Gasteizko EAJ-PNV udal taldeak, krisiaren aurkako aurrekontuan, gizarte eta ekonomia sustapenerako politikak 6 milioi eurotan handitzea lortu du
EAJ-PNV udal taldea pozik dago gizarte eta ekonomia sustapenerako politikak 6 milioi eurotan handitu direlako udalaren 2009ko aurrekontuetan. “Krisiaren kontrako aurrekontu batean, honetan bezalaxe, egoera ekonomikoa dela eta okerren pasatzen ari diren pertsonen arretarekin eta enpleguarekin lotutako gaiak indartu dira”, adierazi du Mikel Martinezek.
Gehiago ikusiGasteizko EAJ-PNV udal taldeak EAren axolagabekeria salatu du, tranbiaren lanak gelditzea eskatu baitu
Gasteizko udaleko EAJ-PNV taldeak Eusko Alkartasunaren axolagabekeria salatu du eta beren burua eta partidua bera nabarmendu nahian dabiltzala esan du. EAk tranbiaren lanak gelditzeko eskatu zuen atzoko Irisgarritasun Kontseiluaren batzarrean: “Talde politiko horren asmo bakarra hiriarentzat estrategikoa den proiektuaren gurpil azpian trabak jartzea dela konturatu gara, eta milaka herritar mugikortasun iraunkorrerako funtsezkoa den azpiegitura gabe uztea. Belakortu zinegotzia hauteskundeen interesetan ari da tranbiaren inguruko edozer erabiltzen eta Eusko Jaurlaritzak egin duen inbertsio esfortzua baztertzen ari da. EA Eusko Jaurlaritzako parte da ere”. Adierazi du Nerea Melgosa zinegotziak.
Gehiago ikusiGasteizko PNVren udal taldeak baldintzatu egin du aurrekontuarekiko bete laguntza, hain zuzen ere sustapen ekonomikoko partiden arabera
Gasteizko EAJren udal taldeak adierazi du prest dagoela Alderdi Sozialistarekin akordio batera iristeko udalak, berriz ere, aurrekontua izan dezan 2009an. “Gaur egungoa bezalako testuinguru baten, erabateko krisia eta enpleguaren galera nagusi direnean, nahitaezkoa da akordioa lortzea. Hiriak diru gehiago behar du sustapen ekonomikorako, enplegurako eta gizarte politiketarako eta horiek dira, berariaz, gure baldintzetako batzuk udal kontuak laguntzeko”, iragarri du Mikel Martinezek. Bozeramaile jeltzaleak, aldi berean, obra publikoen arloko inbertsioak azkartzeko eskabidea egin du, zuzenean lanpostuak sortzeko eragina izan dezakeen faktorea delako.
Gehiago ikusiEAJren Gasteizko udal taldeak turismoa erakartzeko jarduerak egiteko exijitu dio PSEri
Gasteizko udalean EAJREN zinegotzia den Nerea Melgosak Partido Socialistari exijitu dio ahalik eta arinen Arabako hiriburura turismoa erakartzeko jarduketa berrizaleak eta ausartak egiteko, azken boladan izan diren emaitza txarrak eta kaskarrak kontuan hartuta.
Gehiago ikusiEuzko Alderdi Jeltzalearen Gasteizko Udal Taldeak Udaleko kontratazioetan gizarte-klausulak sartzea proposatu du
Euzko Alderdi Jeltzalearen Gasteizko Udal Taldeak Udalak izapidetzen dituen kontratazio-prozeduretan gizarte-klausulak sartzeko eskatuko du hurrengo Osoko Bilkuran. Horrela eginez gero, laneratze eta gizarteratze arloetarako aukera berriak bultzatuko lirateke, gizartean bazterturik dauden pertsonei dagokienez.
Gehiago ikusiEAJren Gasteizko Udal Taldeak nabarmenki aldarazi du zerga eta tasen proiektua, beste hautabide batekin
Gasteizko Udalean EAJren Udal Taldeko bozeramaile den Mikel Martinezek beste hautabide bat proposatu du zerga ordenantzen proiekturako. Hautabidea gobernu taldeak planteaturikoa da, eta nabarmenki aldarazten ditu aurreikusitako hazkundeak. Batez beste, Talde Jeltzaleak Lazcozen kabinetearen zerga proposamenak heren batean murrizten ditu, hasiera batean iragarritakoarekiko.
Gehiago ikusiGasteizko EAJren udal taldeak gaitzetsi egin du arrapala mekanikoen aurkako erasoa, eta kalteak lehenbailehen konpontzeko eskatu du
EAJren Gasteizko Udaleko udal taldeak joan den larunbateko alde zaharreko sabotajeak gaitzetsi ditu. Dozenaka beira panel suntsitu zituzten arrapalaren tarte ezberdinetan, bai La Soledad kantoian bai San Francisco Javier kantoian. Gainera, edukiontziak erre zituzten, zenbait terrazatako altzariak suntsitu eta Ezker Batuaren egoitzaren aurka pintura jaurti zuten.
Gehiago ikusiEl Grupo Juntero EAJ-PNV destaca que Álava es el primer territorio del Estado Español en la aplicación y mejora de la Ley de la Dependencia
Gasteizko EAJren Udal Alderdiak Xtraclubeko bazkideen kopurua 11.000tik 23.000ra handitzeko eskatu du
EAJren Udal Alderdiak, Gasteizko udaletxean, gobernu-taldeari gazteen aisialdirako Xtraclub udal-programaren abantailak nahiz bazkideen kopurua areagotzeko neurriak hartzeko eskatu dio. “Klub hori herrian gazteriari begira dagoen jarduera-eskaintza urriaren ondorioz sortu zen, eta hori gazteek aisialdia osasuntsua nahiz eraikitzailea izateko bultzatu behar dugu”, adierazi du Gazteria arloko Ainhoa Etxebarria bozeramaile nazionalistak.
Gehiago ikusiEAJren Gasteizko Udal Taldeak izotz pista zaharra erabiltzea proposatu du polikiroldegi modura, haren etorkizuna zehaztu bitarte
Gasteizko Udaleko EAJren Udal Taldeak izotz pista zaharreko instalazioak erabiltzea proposatu du auzorako polikiroldegi modura, Udalak Logroño kaleko ekipamendu horri emango dion behin betiko erabilera zein izango den zehaztu bitarte. “Zerbitzu guztiak dituzten instalazioak ditugu: aldagelak, biltegia, kafetegia... eta giltzapetuta daude hainbat kirolarik horiez gozatzeko aukera izan badezake ere”, esan du Kirolaren eremuko bozeramaile jeltzale den Jone Zamarbidek.
Gehiago ikusiAbendaño, 26
01008
Vitoria-Gasteiz
Araba
Telefonoa: 945 011 600
Fax zenbakia: 945 011 619
Eman zure iritzia. Nazkatuta zaude? Kexarik ba al duzu? Hemen duzu iritzia emateko aukera, 150 karaktere duzu horretarako.
Blog honetan argitaratutako guztiaren berri izan nahi duzu? Zure e-helbidea eman eta albiste interesgarrienak helaraziko dizkizugu