ABB eta EBBko burukideak, Eusko Legebiltzarreko, Biltzar Nagusietako eta Añanako Koadrilako Udaletako ordezkariekin batera, Zuhatzu Kuartangon egon ziren joan den igandean, maiatzaren 13an, Perretxikoaren eta terreña behiaren ferian. Era berean, “Kuartango Fracking EZ” plataformak deitutako kontzentrazioan parte hartu zuten
Gasteizko Udaleko EAJren Udal Taldeak Estepan Urkiaga Basaraz “Lauaxeta” euskal idazle eta olerkaria omentzeko monumentua Karmeldarren komenturako sarbidean dagoen plazan kokatzea proposatu du.
Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldeak alkateari eskatu dio talde politiko guztiak egon daitezela trenbidea lurperatzeko sozietateak datorren asteartean egingo den lehen lan bileran.
Euzko Alderdi Jeltzaleak apirilaren 21ean ospatuko du, Sabin Etxea bere egoitza nagusia biztanleriari ezagutzera emateko eguna, Jeltzaleen Bilboko egoitzak 20 urteak bete dituela ospatzeko. EAJ-PNVren eraikin berria 1992 urtean ireki zen, Sabino Arana eusko abertzaletasunaren fundatzailearen jaiotetxea zegoen toki berean. EAJk efemeride hau aprobetxatuz bere irudi korporatibo berria aurkeztuko du.
Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak Ez Legezko Proposamena aurkeztu du, Gobernuari Gasteizeko hiriarentzat eskatzeko Espainiako Bankuaren antzinako egoitza zegoen eraikina. Ekimen honek biltzen du Gorte Orokorretako Ogasun Batzordean aztertuko den eta Gasteizko Udaleko Osoko Bilkurak iragan urriaren 28an EAJren ekimenez aho batez hartu zuen akordioa. Esandako ekimen horren bidez udal Gobernuari eskatzen zitzaion eraikinaren lagapena eskatzea, tokia kultur ekipamendurako erabiltzeko.
Gorka Urtaran Gasteizko Udalean EAJren Udal Taldearen bozeramaileak adierazi duenez, Bai Centerren lurperatzea eta autobus geltokia Foronda Ataritik Euskaltzaindia Enparantzara eramateko leku aldatze egitasmoa 15 milioitik gorako kostean jarri da. Kopuru hori gehitu behar zaio bigarren terminalak suposatuko dituen 8,5 milioi euro gehiago, terminal hau okerragoa izango den arren.