Gasteizko udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak Udalak 2001 urtetik hona ematen zuen famili bitartekaritza zerbitzuan egin den murrizketa salatu du. Eusko Jaurlaritzarekiko eskumen banaketa berriaren ondorioz, urtarrilaren 1etik aurrera Lakuako exekutiboa da kudeaketa honetaz arduratzen dena , eta orain arte ez du horretarako egoitza fisikorik jarri.
Emilio Olabarria Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Alberto Ruiz-Gallardoni eskatu dio Justiziaren eraldaketan sakon dezala, baina Gobernuak BJKNren kideak izendatzeko egin duen proposamena errefusatu du “Izan daitekeen sistemarik txarrena da” ebatzi du.
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak hurrengo Osoko Bilkuran aurkeztuko den mozio bidez proposatu du udalerria Kulturaren Agenda 21ari atxikitzea. Horrela, Gasteiz hiria toki politika kulturalak bultzatzeko agiria duten 300 hiri eta erakundek osatutako sarean egongo litzateke.
Gasteizko EAJren Udal Taldeak aurkeztu duen mozioan, alkateari exijitzen dio Arabako Foru Aldundiari eska diezaiola udalari “opor fiskalen” itzulketagatik dagokion dirua itzul diezaiola.
EAJk Diputatuen Kongresuan dituen ordezkariek, Arabako Batzar Nagusietako ordezkari jeltzaleek eta Gasteizko EAJren Udal Taldekoek gaur goizean Mariano Rajoy buru den Gobernuari exijitu diote albait arinen argi dezala Gasteizko hirigunean trenbidearen lurperatzea egingo ote den. Halaber, erantzuna ezagutu arte, jeltzaleek alkateari eskatu diote bertan behera utz dezala Euskaltzaindia enparantzan egingo den autobus geltokia egiteko proiektua.
Gorka Urtaran, Gasteizko Udalean EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaileak iragarri duenez, bera prest dago PP alderdiak aurkeztutako udal Aurrekontuaren alternatiboa onartzeko “alkateak aurkeztu duena ez da pertsonei zuzendutako aurrekontua, ez ditu hiritarrentzako oinarrizko zerbitzuak bermatzen, ez ditu enplegua sortzeko neurri eraginkorrik aurreikusten, eta bizitza kalitatea mehatxatzen du. Hiriarentzako Aurrekontuaren ordez, kontu neoliberalak eta eskuindarrekoak aurkezten zaizkigu, alderdi baten ideiak asetzeko. Baldintza hauetan, gure ekimena jartzea baino beste irtenbiderik ez dugu, Gasteiz hiriak adostasunaren fruitu izango den Aurrekontu alternatiboa izan dezan, hau da, pertsonei zuzendua, bizitza kalitatea eta babesteko eta enplegua sustatzeko egingo dena” azaldu du.
EAJ-PNV eta Bildu Garoñako zentral nuklearra berehala ixteko eskatzen duen mozio bat adostu dute. Azkenaldian ezagutzera eman diren zantzuen arabera, Mariano Raxoik plantaren bizitza 2019ra arte luzatzeko dituen aurreikuspenen ondorioz, luzapen hori konfirmatu baino lehen azpiegiturak behin betiko ixteko unea heldu dela uste dute bi formazioak.
Pedro Elosegi EAJ-PNVren Batzarkide Taldeko prokuradoreak salatu duenez Aldundiaren aldetik “atzerapenak” eman dira zergadunei bueltatu beharreko zergak itzultzeko orduan.
Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak salatu duenez PP alderdiak osasunerako hezkuntza alorreko udal programazio guztia kendu du, hau da, elikadura osasungarrirako zein gazteei zuzendutako mendekotasunen inguruko tailerrak.